HERIOTZA TAILERRA

08-02-2022 / 10-02-2022 

HERIOTZAREN PEDAGOGIA: HERIOTZA ONARTU, BIZITZA OSPATU


- Bizitza-heriotzaren pedagogia.

- Espiritualtasuna.

- Helburua da heriotzak zer irakasten gaituen hobeto bizi ahal izateko.

- Galera mota asko ditugu gure bizitzan zehar eta horietatik ikasi behar dugu.


  • Jaiotzen garenetik… galera/doluak bizi ditugu.


Erditzea, titia utzi, jostailuak galdu, eskola, heriotza, txupetea kendu...

Zer galdu dugu gure bizitzan zehar? = Onartzeko prestaketa bat da.

  • Eskolan lantzeko bi pedagogia mota daude:

LANKETA PREBENTIBOA

(bizitzaren eta heriotzaren pedagogia)

LANKETA PALIATIBOA 

(Dolua)

  • Heriorza esanguratsua gertatu aurretik.

  • Galera txikiak.

  • Naturazko zikloak.

  • Animalia hilak. 



  • “Solo es el principio” esanguratsua gertatu aurretik.




  • Gertuko heriotza.

  • Pertsonak.

  • Etxeko animaliak.


_________________________________


  • Gurasoen banaketa.

  • Emigratzea.

  • Helduen krisiak… (gurasoren batek lana galdu…)





“ Pensando en los demás” 


  • Zergatik landu heriotza eskolan? 


- Humanoagoa egiten gaitu→ gure bizitzaren zatia da.
- Osasun mentalagatik. 
- Bizitzarako prestatzen gaitu→ intentsitate gehiagorekin bizi. 
Denak berdinak heriotzaren minaren aurrean, sentiberagoak.
- Tabua gainditzen lagun dezake.
  • Heriotza tabua al da? 
- Bai, babesteagatik egiten dugu, gure burua eta besteena. 
- Sufrimenduarekin lotutako egoera da, eta hau ez dugunez nahi, saihesten dugu. 
- Heriotza eta haurtzaroaren mitoak.
        Ez dira konturatzen.
    - Ez dute dolurik egiten.
        - Minetik babestu behar ditugu.
        - Erritualekin traumatizatu daiteke.
  • Irakaslearen jarrera, oztoak.
- Emozioak ez kontrolatzea.
- Beste irakasleen kritika.
- Tabua: baimenik ez.
- Familien sinesmenak.
- Ez jakitea.
- Norberaren doluak.
- Egoera pertsonala.

  • Irakaslearen estrategia.

- Iheskorra → Ezer gertatu izan balitz bezala.
- Tradizionala→ Topikoak (kultura, erlijioa).
- Emozionala→ Enpatikoa baina gehiegizkoa.
- Didaktikoa→ Ikaslearen beharretan oinarrituta.
  • Heriotzaren ezaugarriak.
- Unibertsala.  
- Itzulezina → Hiltzen dena ez da bueltatzen.
- Gorputza ez dabil → Gorputzeko funtzio bitalak gelditu egiten dira.
- Kausalitatea → Kausak daude, zerbaitengatik hiltzen gara.

Pertsonak jaiotzen garenetik gure burbunean ezaugarri hauek ulertzen ditugu. 


  HERIOTZAREN ULERMENA ADINKA

  • 0-2 urte arte → ez dute ulertzen.





  • 2-3 urterekin→ ulertzen hasten dira.

  • Ez unibertsala, itzuli daiteke, kausarik gabea.






  • 0-2 → hutsunea nabaritzen dute.

  • Segurtasun handia behar dute: kontaktua, errutinak...




  • 2-3 askotan galdetzen dute non dagoen.

  • Azalpenak literalki ulertzen dituzte: abstrakziorik ez.


(Haurrak ulertzen dute dena literalki beraz, abstrakzioak ahal die beldurrak areagotu, adibidez, aitona hil bada eta zerura joan bada egazkin batek bere kontran talka egin dezake)

  • 4-6 urte

  • Itzulezina.

  • Unibertsala.

  • Kausak: errealak, magikoak.


  • 8-9 urte → Norberaren heriotzaren kontzientzia, ni ere hilko naiz egunen batean.


  • Nola adierazten dite haurrek dolua?

- Bere erritmoa. 
- Hitzez, jolasa, jarrera...
- Konexio / deskonexioa.
- Emozio bortitza / emoziorik ez.
- Zaurgarriak dira helduen doluarekiko.
- Beste heriotzen beldur (insomnioa, antsietatea).
- Haserrea / agresibitatea.
- Tristura.
- Kulpa (pentsamendu magikoa).
- Banatzeko antsietatea.
- Hildakoarekin bat egiteko desioa.
- Somatizazioa (buruko / sabeleko mina, goserik ez, mina).
- Ateraldi harrigarriak.

  • Haurren dolua eskolan.
- Familiaren ondoren, esparru garrantzitsuena.
- Arreta arazoak.
- Bakartzea, urduritasuna.
- Bat-bateko negarra.
- Hiperaktibitatea, haserrea.
- Erlazionatzeko arazoak.
- Agresibitatea.

Zein jarrera izango dugu?

    Lehenengo enpatia, nahiz eta jokaera arazoak egon ulertu behar dugu zergatik egiten duen. Mugak jarriko dizkiogu baina maitasunez.
  • Nola hitz egin haurrei.
- Berri txarrak familiak emango ditu.
- Sinesmenak→ familiarenak; haurrari bere iritzia galdetu; gure iritzia (galdetzen badu).
- Familiaren bertsioa errespetatu.
- Gezurrik ez (ez dakit).
- Haurrak uler dezakeena esango dugu (garapena).
- Gertatu aurretik hitz egin (prebentiboaren garrantzia).
- Kausa azaldu→ oso oso oso gaixo/zaharra… (3 aldiz “oso” esan).
- Kulpa kendu→ pentsamendu magikoa.
- Nork zainduko nau? 
- Eufemismorik ez (amona HIL egin da, ez esan amona LO dago).
- Gorputzeko guntziorik ez.
- Hildakoaz hitz egiteko aukera eman, emozioak errespetatu.
- Begien mailan, ukitu (onartzen du?).
- Isiltasunak errespetatu.
- Itzulezintasuna gogorarazi.
- Gure emozioak ez ezkutatu (ereduak gara).
- Behar dituen galderak egingo dizkigu → bera bideratuko du erritmoa.
- Gu adi, haurraren atzetik.
- Disponibilitatea adierazi.
  • Eskolatik zer egin daiteke?
- Ez gaude familiaren gainetik. 
- Ez da testuinguru terapeutikoa. 
- Jarraibide bateratua.
- Irakasleari sostengua (aholkularia).
- Sostengu emozionala.
- Errutinak malgutasunarekin .
- Tutorea→ Bere taldearen erreferentea.
- Formazioa.
- Haurraren itzulera prestatu.
- Familiak→ koordinazioa, sostengua.

HAURREN HERIOTZA

Mitoak 

Nola bizi dute 

  • Haurrak hiltzea ez da naturala.

  • Haurrak hiltzea ez da justua.

  • Haur batek ezin du heriotza jasan, ulertu.

  • Bakardadea (muros de silencio→ ez diote esaten nola dagoen edo hil egingo dela…).

  • Ingurukoen sostengua behar dute.

  • Onartu dezakete.

  • Hortaz hitz egin dezakete.

  • Gurasoak babestu nahi dituzte.


  • Lanketa paliatiboa (paliatiboa→ miña arintzeko, miña tratatzea).


- Eskolak berria emango du.
- Familiarekin harremanetan jarri.
- Erritualetara joan.
- Ikasgelan zer esango dugun adostu.
- Ikasgelan esan,tonua, giroa, gertutasuna, pixkanaka nola dauden galdetu, hitza eman.
- Egoera azaltzeko, ipuina, bideoak…
- Itzulera prestatu, marrazkiak, poemak… Haurrei hitza eman. 

  • Ikasleari harrera.


- Harrera beroa baina agobiatu gabe.
- Denen artean, marrazkiak eman.
- Normaltasuna, errutinak (malgutasunarekin).
- Ipuinak: komeni da? - Emozioak piztu.
- Aurrerago: galdetu ea nahi duen.
- Disponibilitatea erakutsi.
- Egunero une berezia berarekin.
- Jarraipena: Haurra eta familia (eskolarekin koordinatuta).
  • Hazten doan heinean bere dolua ere aldatuz joango da.

    Irudi honetan islatzen da hezten goazenean beste galdera batzuk eta beste beldur batzuk izango ditugula. Galera zaindu behar dira, helduaroan atera daitezkeelako. Dolua beste forma batzuetan azalduko da. Heriotza badago baina bizi behar da eta garrantzia duten gauzei garrantzia eman.





Comentarios